XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udalerri intsumituen elkartea

Zelan sortu da Mankomunitatearen idea?

Koldo Varona.- Mankomunitatea sortu zan ze ikusi egin dogu Alkate batzuk ejerzitoari uko egiteagatik inhabilitatu izan direla-eta.

Ia ia ez da inor enteratu ezta apenas elkartasunik izan ere.

Orduan ikusten genduan elkartasun gehiago bilatu behar dela.

Beste aldetik, Kode Penal barriagaz, administrazioa lehen baino protagonismo handiagoa hartuko dau.

Azken finean, inhabilitazioa aplikatuko dauena Administrazioa izango delako: Euskal Gobernua, Nafarroakoa, Diputazioak eta Udalek.

Eta zer egitea gura da mankomunitate bidez?

Varona.- Ba, intsumisioari eusten deutseen udalek, euren arteko elkartasun bat sortzea eta lortzea.

Beste gauza bat da mankomunitate honek bestelako aspektu batzuk izango dauzela.

Adibidez, herrietako intsumisoen elkartasuna eta denetariko apoioa eukitzea.

Batzutan arlo juridikoa ez da beharrezkoa; ze intsumitu taldeek badaukate euren abokatua.

Beste aldetik, kartzeletara joaten direnean Udalaren apoioa lortzea, bisitak egitea,....

Orain mozioak bialdu dozuez Udaletxeetara

Varona.- Bai, manifestu bat bialdu dogu hainbat Udaletxetara.

Printzipioz gitxi batzutara.

Euskal Herrian gertatzen dena da udal intsumiso asko direla; baina askotan gertatzen da modu sinbolikoan ibili dabiltzala eta ez lan praktikoan edo jarrera koerente batez.

Gauza bi egin dogu, hasieran jarrera koerentea daukatenen batzutara bialdu mozioa eta, bigarrenez, mozio hau alderdi politiko diferenteen bidez aurkeztea: talde guztiek protagonismo bera euki ahal izateko.

Azaroan Bermeo eta Zestoak baietza emon deutsoe mozioari.

Gainontzeko udalek abenduan eta urtarrilean zehar erabakitzeko daukate proposamena.

Beraz talde ia guztiekaz egin dozue lan?

Varona.- Nahi duguna da udalek protagonismo hartzea eta ez hainbeste kolektibo sozial edo partiduek.

Printzipioz mankomunitate plurala aukeratu dogu.

Eta abenduan, zein urtarrilean espero dogu aukeratutako udaletxe gehienek aprobatzea.

Aprobatu eta gero?

Baina mankomunitatea martxan ipintzeko ez deutsogu beste udaletxeetan esango dabenari itxarongo.

Zer izango da, orduan, EUDIMA?

Varona.- Euskal Udal Intsumituen Mankomunitateak (EUDIMA) bere estatutuak izango dauz.

Geuk idea bat bialdu deutsegu udalei eta, azkenean, eurek izango dira eztabaidatu, idatzi eta martxan ipiniko dabenak.

Eta talde antimilitaristak non geratzen dira?

Varona.- Baita gura dogu talde antimilitaristekaz kontaktuak euki dagiezela: Kakitzat, MOK, Nafarroako Intsumituak eta herrietako erakundeekaz.

Guk asesoramientoa edo aholkularitza gisa ibiliko gara.

Beharbada, hasieran gu ere egongo gara bultzatzen mankomunitatea, baina martxan ipintzen denean eurek euki behar dabe protagonismoa.

Zein litzateke orain datorren pausua?

Varona.- Mozioaren hurrengo pausua, mankomunitatea sortzeko bilera fundazionala egitea izango da.

Printzipioz urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran izango litzateke bilera hau.

Gero estatutuak eztabaidatu, funtzioak jarri eta... funtzionatzen hastea.

Bermeon EAJek objezio eta intsumisioagaz ados dagoela baina mankomunitatearen beharrik ikusten ez dauela dino

Varona.- Nik uste dot mankomunitatea gero eta beharrezkoagoa izango dela; batez ere Kode Penal aurrean Udal batek inhabilitazioari uko egiten badeutso, seguraski Alkatea eta zinegotzak inhabilitaturik geratuko dira.

Orain suposatu: Euskal Herriko udal gehienek hori egiten badabe preso handiagoa izango dela uste dot.

Esaterako, PSSa (Prestación del Servicio Sustitutorio) ez doa Euskal Herrian aurrera, batez ere udalek, diputazoek eta Eusko Jaurlaritzak ez dabelako zerbitzu zibilerako posturik onartu.

Gauza bera gertatuko da kasu honetan; administrazio zibilak gura ez badau, ziur aski ez da inhabilitaziorik egingo.

Hortxe dago lan honen balioa.